Bi dira Hegaztien Munduko Egunaren helburu nagusiak, José Luis Landa Ingurumeneko zinegotziak gogoratu duenez: "batetik, hegaztien mundua hurbildu nahi diegu, oro har, biztanle guztiei, eta, batez ere, txikienei, gure ingurune natural hurbilena kontserbatzearen garrantziaz kontzientzia sortzeko, gure planetako ingurumen kontserbazioan aurrera egiteko lehenengo urratsa den aldetik".
Eta bestetik, azpimarratu duenez, "hegaztiek dituzten mehatxuen berri eman nahi dugu eta beraien biziraupenerako behar diren kontserbazio neurriak azaldu. Hori dela eta, hegaztiei eraztuna ipintzeko ekintza antolatu dugu Boluen; izan ere, gure udalerriko lekune natural garrantzitsuenetakoa da eta hegazti askoren aterpe iraunkorra".