Urritik urtarrilera bitartean izango diren tailerren gaiak ondokoak izango dira: emozioen kontrola eta estresaren erabilera, adimen emozionalaz hezi, autoestimua familian hobetu, familian gatazkak nola konpondu, psikologiaz hezi, zigortu gabe hezi, sexualitateaz solasean, eta nerabeekin gatazkak nola konpondu. Hiru, lau edo bost saioko ikastaroa izan daiteke, ikastetxe desberdinetan, eta ez dago aurretik izena eman beharrik; nahikoa izango da ikastaroaren lehenengo egunean agertzeagaz.