Hala, zapatuko itsasaldien ostean, Amadeo Torrens eta María Alonso nagusitu ziren Snipe kategorian, hiru lehenengo postu eta bigarren bat eginda; Laser Radial-en, Manolo Rey Baltar geratu zen Tomás Truebaren aurretik; Juan Llano eta Mónica Fernándezek irabazi zuten 420 kategorian; Alazne eta Saioa Lasak kontu bera egin zuten L´Equipe-n; Andoni eta Íñigo Lejarraga FEVA-n nagusitu ziren, hiru lehenengo posturi esker; azkenik, Juan Olabarrik menpean hartu zuen Optimist modalitatea, garaipen bi eta bigarren postu bi egin ondoren. Denera, 60 nabigatzailek hartu zuten parte.