"Euskal estatua irudikatzen" berbaldia bihar, Algortan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 5a, 11:03

Giltza Algortako Ezker Abertzalearen formakuntza-taldeak antolatuta, "Euskal estatua irudikatzen" berbaldia egongo da bihar, eguena, Villamonte kaleko kultur etxean. Hitzordua 19:00etan jarri dute; sarrera, doan. Bertan, Mikel Saratxo ikertzaile getxoztarrak EHUko Parte Hartuz lantaldeak eta Ipar Hegoa fundazioak aurrera eroandako ikerketaren berri emango du. 

Saratxok parte hartu duen lanak Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian aztertu ditu, kualitatiboki eta kuantitatiboki.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun