Aurton ere Indabada antolatzeko beharrean hasi dira. Indaba-janerako hitzordua hilaren 29an ipini dute, zapatuagaz, San Nikolas plazan. Dena prestatzeko herri-bilerak egiten dabiltza, edonor hurrera daiteke. Aste honetako bilera-eguna hilaren 6a izango da, eguena, 19:00etan; barikua jai-eguna delako. Ostera, hurrengo asteetan, barikuetan batuko dira, 18:30ean, eta beti San Nikolas plazan. Txartelak ere bariku honetan, hilak 7, ipiniko dituzte salgai, hurrengo tabernetan: Ajuria, Hator eta Baster. 8+1 euroko prezioa dute, euro bat "iazko isuna ordaintzen laguntzeko izango da".