Helduak goizeko 08:00etatik aurrera hasiko dira ibiltzen Algortako batzokitik, eta Fadura, Iturgitxi, Sustatxa, eta Muñarrikolanda igarota, Sopelako Urko kiroldegian hamaiketakoa izango dute. Handik aurrera, Azkorri, Galeako gotorlekua eta Aixerrotatik pasatuko dira, Algortako batzokian ibilaldia amaitzeko. Ibilbidea zailtasun gutxikoa da eta gutxi gorabehera hiru ordu eta erdia baino zerbait gehiagotan egin ahal izango da, hamaiketakorako geldiketa kontuan hartuta.
Hamar urteko baino gutxiagokoentzat beste ibilbide bat prestatu da: Algortako batzokitik aterako da, Bidezabal, Aixerrota, Galeako gotorlekua eta Aixerrota pasatuz eta handik batzokira bueltatzeko. Ibilbide hori 6,5 kilometrokoa eta erraza da, eta bere irteera 10:00etan izango da. Herri ibilaldian gaztetxoen partaidetza banangoa izango da eta denek izango dute eguneko oparia bana eta euretako bakoitzak garaikur berdina izango dute.
Goizean, ibilaldian parte hartuko dutenak ailegatu bitartean, batzokiko pilotalekuan Itxartu Eguneko XI. Pilota Txapelketaren hiru esku-pilota partidu jokatuko dira. Ibilaldia bukatu ondoren herri parrillada egongo da eta 13:30ean sari-banaketa hasiko da Algortako batzokiaren patioan. Sari kopuru handia eta kirol material asko banatuko dute.
