Zazpi auto erre dira Larrañazubiko aparkalekuan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 10a, 10:05

Zazpi autok su hartu dute bart Larrañazubin dagoen udal aparkalekuan. Iturriek uste dutenez, sutea nahita eragindakoa izan da, iluntzeko 21:15ak aldera. Suhiltzaileak arin hurbildu dira bertara, eta garrak kontrolatzea lortu dute, arazo larririk gabe. Parking horretan zeuden autoak desegiteko tokira eroateko zain zeuden. Udaltzaingoak zein suhiltzaileek jazoera ikertzeko eta ustezko egileak nortzuk izan diren aurkitzeko lanak abiatu dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun