Horrez gainera, hilabete bakoitzeko azken domekan, Fadurako igerilekuetan hainbat jarduera ludiko izango dira 4 urte bete dituzten haurrentzat (gutxienez heldu bategaz joan beharko dute). Lehen hitzordua urriaren 30ean izango da, 10:00etatik 11:00etara.
Gomendioei dagokienez, komenigarria da parte hartu gura duten emakume haurdunek zerbitzu medikoen oniritzia izatea. Haurtxoek bainu-txanoa, uretako oihala, bainujantzia eta flotatzen duen jostailuren bat eraman beharko dituzte.
Interesatuek izena eman dezakete Faduran (94 430 80 70) edo Gobelan (94 404 51 51) herritarrak artatzeko dauden bulegoetan.