Ekimena DBHko laugarren eta Batxilergoko lehenengo mailako 900 bat ikaslerengana helduko da gurean, eta besteak beste, Taldeka Lagunduz GKE getxoztarrak aurkeztutako eta udal diru-laguntzagaz egindako bi dokumentaletako bat ikusi ahal izango dute: "Anekaleko Balajyhoty, Hostelak". Indiako dalit haurrei buruzko lana da; talde horren beste lanaren izenburua da "Bijayapura… Bidegabekerien zaparrada", Indiako arbasoen tradizioak behe-kastetako neskak gizonekin sexu harremanak izatera behar izanari buruzkoa.
Jaialdian proiektatuko dituzten 86 lanak (46 herrialdetakoak) aurkeztutako 800 lanen artean aukeratu dituzte, eta besteak beste, hurrengo gaiak erakutsiko dituzte: Siriako errefuxiatuen lekukotasunak, aberastasunaren banaketa bidezkorako egitasmoak, historiako lehen emakume-greba, Dapsangerako igoeran zamaketarien lan-baldintza gogorrak, edo emakume baserritarren eguneroko lana.
Paul Ortegak, Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziako zuzendariak nabarmendu du Jaialdiak komunikatzeko duen garrantzia eta ekimena oso inportantea dela gizartea sentsibilizatzeko. Irantzu Uriartek, Garapeneko Lankidetzako zinegotzi getxoztarrak azpimarratu du Jaialdiak "gurea" ez den errealitatea ezagutzera emateko egiten duen lana.