"Akabuko martxea" dokumentala eskainiko dute bihar, Algortan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 18a, 12:15

Urbiako (Gipuzkoa) mendietatik Uribe Kostara euren artaldeak neguan ekartzen zituzten artzainen zeregina gogoratzen duen "Akabuko martxea" ordubeteko dokumentala ikusgai egongo da eguazten honetan, urriak 19, 19:30ean, Algortako kultur etxean. Sarrera, doan. Aitor Gisasola eta Fredi Paia egileak bertan egongo dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun