Lau sari nagusien hiru irabazle izan ziren sari-banaketan: Itxaso Zabala Mondina gorliztarra; Irati Ortueta Uriarte algortarra, talde-lanean idatzi zuten testua eta alboan izan zituen beste egileak ere: Lur Dorronsoro Aranburu, Garazi Peralta Artetxe eta Miren Gonzalez Aldama. Gazteen maila horri dagokionez, erakusketarako aukeratu diren beste testu-egile batzuk ere izan ziren bertan; benetan eskertu zuten antolatzaileek euren ekarpena. 18 urtetik gorakoen mailan, Aulestira eta Urretxura joan ziren sari nagusiak; ekitaldian bertan izan zen Aintzane Arrieta Gandiaga aulestiarra, ostera, ezin izan zen bertaratu Mikel Iturriotz Etxaniz urretxuarra. Maila horretako beste testu-egile batzuk ere hurreratu ziren Torrenera. Aipatutako sari nagusiok banatu zituzten aurtengo argIHIzkiak lehiaketa-erakusketa antolatzen lagundu duten udalen ordezkariek: Koldo Iturbek (Getxoko Udala), Gabi de la Mazak (Gorlizko Udala), Jose Antonio Riveirok (Erandioko Udala), Esti Olabarrietak (Plentziako Udala) eta Arantza Diez de Jungituk (Leioako Udala).
Ederra izan zen ekitaldia, testu-egileez gainera, testuok oinarritzen diren argazkilarietako batzuk ere bertan izan zirelako: Bego Elexpe, Anton Alvarez, Eider Moreno, Jose Mari Albisu, Maite Mentxaka... Argazkilari eta idazleek elkarregaz berba egiteko aukera izan zuten, eta halakoak egundokoak izan dira.
Eskerrik asko den-denei, hona atzokoaren irudi-sorta: