Txikia plazaren izena defendatzea eskatu du EH Bilduk

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 19a, 12:51

"Txikia"ren omenez Algortan jarritako ordezko plaka, artxiboko irudian.

Getxo EH Bilduk Txikia plazaren izena defendatzeko eskatu dio Imanol Landa alkateari. EAEko Auzitegi Nagusiak izen hori kale-izendegitik kentzeko epaia eman du, eta alkateak horren aurkako helegitea aurkeztuko ez duela adierazi du, 1980an Udalbatzak hartutako erabakia albo batera utziz.

Eustakio Mendizabal "Txikia" Guardia Zibilak 1973an Algortan eraildako militante antifrankista izan zen. "Beste hainbat kasutan bezala, epaitua izan gabe hil egin zuten Franco bizirik zegoela eta polizia faxista inpunitate osoz aritzen zela", salatu du koalizio abertzaleak.

Horren harira, Landak hartu duen bidea frankismoaren biktimentzat "iraingarria" dela adierazi du EH Bilduk. "Biktima hauen duintasuna defendatzeko bidea eta aukerak badaude, baita Getxoko Udalak modu demokratikoan plaza izendatzeko hartu zuen erabakiari eusteko ere".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun