Hala, klub gorri-beltzak hainbat opari emango dizkie Asier García saskibaloi jokalariari, Bárbara Pla errugbilariari, Rocío Ybarra eta María López de Eguilaz hockey-jokalariei eta Jonathan Castroviejo txirrindulariari. Gainera, ohorezko sakea eskainiko die bostei.
Horrez gainera, klubak Olinpiar Jokoakaz duen harremana gogoraraziko dute Areetakoek. Izan ere, Arenaseko Pagaza, Sesumaga eta Vallana futbol-jokalariek zilarrezko domina lortu zuten 1920ko edizioan, Espainiako selekzioagaz. Kasu berean dago Asier García; Bilbon jaiotako getxoztarrak zilarrezko domina jantzi zuen egokitutako saskibaloian, Espainiako selekzioagaz. Beste lau kirolariek olinpiar diploma eskuratu zuten. Halere, Bárbara Plak Europako Errugbi Txapelketa irabazi berri du eta Castroviejok brontzea lortu du mundialean.