Bertaratuko diren senideak eta lagunak Fadurako harmailetan egon ahal izango dira; handik ikusi ahal izango dute talde bakoitzaren aurkezpen-desfilea, eta gero, familia-argazkian ere agertu ahal izango dira. Argazki hori klubaren webgunean sartuko dute, ondoren.
Aurkezpena amaitzen denean, gutxi gorabehera 21:45ean, Fadurako garagardotegi zaharrean, luncha izango dute jokalariek eta senideek, aurkezpen-ekitaldia ospatzeko.