Bere lehenengo narrazio-liburu horretan eguneroko bizitzako gertakari sinpleetan eta nimiñoetan ipini du arreta. Salaberrik ondo baino hobeto ezagutzen duen lekuan kokatu ditu istorioak, azken 15 urteotan Baionan bizi izan delako, Nafarroa Behereko Donamartiri herrikoa bada ere.
Ekitaldi hori Iparra Galdu Gabe jardunaldien barruan ere kokatu du Getxoko Udalaren Euskara Zerbitzuak, Euskal Kultur Erakundeagaz elkarlanean. Bestalde, Egizuk Torrene Aretoa aukeratu du "argIHIzkiak erakusketaz ere gozatu ahal izateko".