Askotariko kirolari ekin diote berriro ere Getxoko eskola-umeek

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 24a, 09:30

Pasa den zapatuko futbol-aretoko topaketa. © GETXO KIROLAK

Getxo udalerriko neska-mutilek askotariko kirolaren denboraldi berriari hasiera eman zioten pasa den zapatuan, Itzubaltzeta/Romoko Gobela kiroldegian; bertan, areto-futboleko partida jokatu zuten.

Askotariko kirola Getxo Kirolak udal erakundeak udalerriko hainbat klub eta ikastetxekaz elkarlanean antolatutako eskola-kiroleko programa da; iaz, 1.000 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte. Denboraldi berri honetan, Lehen Hezkuntzako etapan 21 kirol-modalitate ezagutu ahal izango dituzte neska-mutilek. Berrikuntza gisa, aurten paddle surf egiteko aukera eskainiko da lehenengo aldiz. Horretaz gainera, besteak beste, honako kirol  eta ariketa fisiko hauek ere izango dira aukeran: bela, arrauna, dantza modernoa, patinajea, arku-tiroa, piraguismoa, waterpolo eta surfa.   

Iazko ikasturtean legez, denboraldi honetan Lehen Hezkuntzako ikasketak herrian zein kanpoko ikastetxeetan egiten dituzten Getxo udalerriko neska-mutil denek parte hartu ahal izango dute eskola-kiroleko jardueretan. Halaber, ez da beharrezkoa izango askotariko kiroleko programa osoan izena ematea asteburutan antolatzen diren topaketez eta ibilaldiez gozatu ahal izateko.

Askotariko kirolean parte hartu gura dutenek izena eman dezakete guraso elkarteen bitartez edota ikastetxe bakoitzean kirol jarduerak koordinatzen dituzten pertsonakaz harremanetan ipinita. Ikasketak herritik kanpoko ikastetxeetan egiten dituzten ikasleek, berriz, izena emateko Getxo Kirolak-era jo dezakete, ilacruz@getxo.eus e-postaren bitartez, edota Getxo Kirolak-eko webgunean "Multikirolak” izeneko atalean eskuragarri dagoen izena emateko inprimakia betez.

Egitaraua

Azaroak 5, beisbol.

Azaroak 12, eskubaloia.

Azaroak 19, dantza modernoa.

Abenduak 17, euskal pilota.

Urtarrilak 14, arku tiroa.

Urtarrilak 21, herri-kirolak.

Urtarrilak 28, waterpolo.

Otsailak 4, errugbia.

Otsailak 11, futbola.

Otsailak 18, atletismoa.

Martxoak 4, saskibaloia.

Martxoak 11, irristaketa.

Martxoak 18, arrantza.

Martxoak 26, paddle-surfa.

Apirilak 1, surf.

Apirilak 2, surf.

Maiatzak 6, surf.

Maiatzak 7 surf.

Maiatzak 13, kayaka.

Maiatzak 14, surf.

Maiatzak 20, arrauna.

Maiatzak 27, hockey.

Ekainak 3, bela.

Ekainak 10, arrantza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun