Zaintza lanek hainbat egun iraun dute eta, horri esker, hainbat bezero tabernara sartu eta irten egiten zirela ikusi zuten, "kontsumiziorik egin gabe", udal iturrien arabera. Hori dela-eta, dispositibo berezia martxan jarri eta lokalera sartu ziren hiru gazte geldiarazi zituzten; horiei denei droga atzeman zitzaien.
Ondorioz, agenteak taberna barrura sartu eta prezisiorako balantza, zatikatutako dirua eta droga aurkitu zuten, tabernako hainbat puntutan zehar. Hala, lokaleko behargin bakarra atxilotu zuten; 44 urteko gizonezkoa eta antzeko aurrekariak dituena, polizien arabera.