Bihar ekingo diete Getxo Zuzenean egitasmoko kontzertuei

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 2a, 16:00

Getxo Zuzenean ekimenak ikasturte berriari hasiera emango dio bihar, azaroak 3, Fernando abeslariaren kontzertuaren bitartez. Saioa Getxoko Kirol Portuko Silver`s tabernan izango da, 20:00etan; sarrera, doan.

Ohi den legez, eguenero musika-talde getxoztar batek joko du, 20:00etan, udalerriko taberna batean.

Egitaraua

Azaroak 3, eguena

  • 20:00 Fernando abeslaria, Silver´s tabernan (Getxoko Kirol Portua).

Azaroak 10, eguena

  • 20:00 Malvadillos rock' n' more taldea, Algortako Piper´s taberna irlandarrean.

Azaroak 17, eguena

  • 20:00 Bringas rock-taldea, Itzubaltzeta/Romoko Candilejas tabernan.

Azaroak 24, eguena

  • 20:00 Pablo Rios pop-abeslaria, Areetako El Comerdio tabernan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun