Kontzertu solidarioa antolatu du Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteak

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 28a, 11:20

Zapatu honetarako, urriak 29, kontzertu solidarioa antolatu du Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteak (ADEMBI). Hala, 19:30etik aurrera, Bea's Beat Jazz eta The Associados taldeek joko dute, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Gonbidapenak musika-taldeen bitartez edo, zapatuan bertan, musika-eskolako leihatilan eskura daitezke. Horrez gainera, diru-opariak egin ahal zaizkio ADEMBI elkarteari.

Beatriz Barruetabeña da Bea's Beat Jazz laukotearen burua; The Associados banda, berriz, Itoiz eta Shisha Pangma taldeetako kide izandakoek osatzen dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun