Finalerdietan, Zaragozari nagusitu zitzaion, 5-0; finalean, Alacanteko Atlético Montemar taldearen aurka, antzeko emaitza izan zuen: 4-1. Horri esker, daborduko, kluba Estatuko lehenengo hamabi talderik onenen artean dago.
Datozen azaroaren 5ean eta 6an, ranking horretan gora egin eta Lehenengo Mailara jauzia emateko aukera izango dute algortarrek. Data horietan, igoera-kanporaketa jokatuko dute Bigarren Mailako beste hiru kluben aurka. Honako helburuak izango ditu Fadurak: jokoan diren Lehenengo Mailarako txartel bietako bat lortu eta maila hori osatzen duten zortzi taldeetako bat izatea.
Lehenengo partida Zaragozan jokatuko dute, Móstolesen aurka. Txemi Villanueva Fadura tenis-eskolako zuzendariaren arabera, partida hori lurrezko pistan jokatzeak abantaila emango die algortarrei. Oztopo hori gainditzekotan, Zaragozako Casablanca taldea gainditu behar izango lukete. Hala, orain dela hiru urte “gutxigatik” galdutako aukera berreskuratuko luke Fadura Tenis Klubak.