Bestalde, azaroan zehar hainbat jarduera izango dira Sendiren egitarauaren barruan. Hala, hilaren 8an, gaileta-tailerra izango da Algortako Azebarri kultur elkartean; azaroaren 14an masaje-tailerra Aiboako Larrañazubi eskolan; hilaren 20an "Ozeanoaren konkista" itzal-antzerkia Algortako Villamonte kultur etxean; hilaren 22an musikoterapia-tailerra Algortako Zubileta ikastetxean, eta jostailuei buruzko solasaldia Algortako Zabala ikastetxean; eta hilaren 29an pieza solteen teoriatik jolaserako tailerra Algortako San Nikolas ikastolan. Tailer hauei buruzko informazio gehiago eta izen-ematea, eta antzezlanerako gonbidapenak lortzeko ere Egizu.eus webgunera jo behar da.
Mintzakuadrillak
Bestalde, Egizu elkarteak abian jarri du hirugarrenez Mintzakuadrillak ekimena, "Akachak Akats, hobetuko dugu", lelopean, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko eta hobetzeko asmoz. Une honetan zazpi koadrila ari dira parte hartzen, eta asmoa da talde gehiago edo norbanakoak erakartzea eta batzea ekimenera, udalerriko gazteen artean giro euskalduna bultzatzeko.
Parte hartzaileek astean gutxienez ordu batez euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen dute eta ikasturtean zehar hainbat jarduera batera ere egingo dituzte, dinamizatzaile baten laguntzagaz. 18 eta 28 urte bitarteko pertsona interesatuek getxokomintzakuadrillak@gmail.com helbidera edo 622 433 085 telefono zenbakira jo dezakete izena emateko.