Landak esan du "guztiz onartezina" dela Bizkaiko gazte popularren presidenteak jasandako erasoa, astelehen goizeko lehen orduan bere twitter-eko kontuan idatzitako txio baten bitartez.
Nacho Toca Areetakoa da, eta salatu duenez, joan den domeka goizaldean beste gazte batek eraso egin zion, Bilboko taberna batean zeudela. Esan duenez, beste gazteak ukabilkada bat eman zion, Nuevas Generacionesekoa ote zen galdetu ostean. Popularraren ustez, jazoera horrek erakusten du "oraindik gorrotoa" dagoela euskal gizartean.