Martitzenean, azaroak 1, goizaldean hiru pertsona salatu zituzten Areetan. Era berean, eguaztenean, hilak 2, arrazoi berberarengatik, beste bi pertsona salatu zituzten Itzubaltzeta/Romon.
Getxoko Udaltzaingoak bost pertsona administratiboki salatu ditu baimendutako alkoholemia-tasa gainditzea egotzita. Salaketa horiek azaroaren 1eko jai-zubian martxan jarritako prebentziorako kontroletan jazo ziren.
Martitzenean, azaroak 1, goizaldean hiru pertsona salatu zituzten Areetan. Era berean, eguaztenean, hilak 2, arrazoi berberarengatik, beste bi pertsona salatu zituzten Itzubaltzeta/Romon.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!