Hala, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, "Zinea eta zentsura Latinoamerikan" zikloko hiru dokumental ikusteko aukera egongo da. Batetik, azaroaren 8an, martitzena, Jaime Roldós Ekuadorreko presidentearen heriotza susmagarria oinarri daukan ikus-entzunezko lana proiektatuko dute. Hurrengo egunean, 2015eko abenduaren 14an Mexiko Hiriko Poliziak atxilotutako José Antonio Toño Zúñiga 26 urteko gaztearen bizitza ikusgai egongo da, "Presunto culpable" dokumentalean. Azkenik, azaroaren 10ean, eguena, "La travesía de Chumpi" filma emango dute; Peruko meatze-gatazken gaineko ikus-entzunezko lana da. Emanaldi denak 19:30ean izango dira; sarrera, doan.
Bestalde, azaroaren 11n, barikua, bullyingaren kontrako kontzertua eskainiko du Maider Legarreta abeslariak; udalerriko institutuetako ikasleentzat izango da emanaldi hori.
Ekitaldi batzuk
Azaroak 8, martitzena
- 19:30 La muerte de Jaime Roldós dokumentala, Algortako kultur etxean.
- 20:00 La mirada del otro antzezlana, Bilboko BBK Aretoan.
Azaroak 9, eguaztena
- 12:00 Maider Legarretaren Anti-bullying kontzertua, Bilbon.
- 19:00 Newen mapuche dokumentala, Andoaingo Bastero kulturgunean.
- 19:30 Presunto culpable dokumentala, Algortako kultur etxean.
Azaroak 10, eguena
- 12:30 Maider Legarretaren Anti-bullying kontzertua, Areetako musika-eskolan.
- 19:30 La travesía de Chumpi dokumentala, Algortako kultur etxean.
- 21:30 Los Chicos del Maíz, kontzertua, Bilbon.
Azaroak 11, barikua
- 20:00 Victor Herediaren kontzertua, Bilbon.
Azaroak 12, zapatua
- 20:00 Valentina Lisitsaren kontzertua, Bilbon.