Abian da bosteko futbol txapelketa, Algortan

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 3a, 16:46

Barikutik domekara, bosteko futbol-txapelketa mistoa izango da Algortako Batzokiaren patioan. Ekimena Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko hainbat ikasle algortarrek antolatu dute. Txapelketa maila bitan banatuko da: 14 eta 17 urte bitartekoak eta 18 urtetik gorakoak; sariak 100 eta 150 eurokoak izango dira. Talde bakoitzak bost kide izan beharko ditu , gutxienez; eta, hamar, gehienez. Izen-ematea 660 256 891 telefonora whatsapp-mezu bat bidaliz egin daiteke. Halere, pertsona bakoitzak bost euro ordaindu beharko ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun