Itzubaltzetarra ia osatuta dago, pasa den maiatzaren 26an lotailu-lesioa izan ondoren. Hala, klubak espero du urtarrilerako zelairatzea. Lesioaren ostean, Athleticek jokalariarengan konfiantza izan eta beste urte batez berritu zion ekainaren 30ean amaitu zen kontratua.