Raspaseko arraunlaria oso pozik dago bere prestakuntza fisikoagaz; sasoian egoteko taldeko eta banakako entrenamenduak tartekatzen ditu. "Estatu Batuetan entrenamenduak oso bestelakoak dira, izan ere ez baitago denbora askorik eskolak direla eta; halere, marka onak egiten nabil", aitortu du. Hurrengo erronka gisa, Virginiak distantzia luzeko hainbat estropada egingo du, AEBetan ugari direnak. Proba horiek datorren maiatzeko txapelketa nazionaletarako prestatzeko baliatuko ditu.