Salsidu kaleko Berango-Getxo noranzko-zatia itxiko dute, Zubilleta kalea eta Ollarretxe biribilgunearen artean.
Berangotik datozen autoak Zubilleta kaletik desbideratuko dira, Aldaparantza, Ollarretxetik norabide guztietara irteten ahal izateko. Hori dela-eta, aldaketak behar bezala seinaleztatuko dira. Getxo-Berango noranzkoan ez du eraginik izango zirkulazioan.
Halaber, kale-zatia ixteak eragina izango du 4.198 zenbakidun autobusaren geralekuan ere (Salsidu 39), Getxo I Institutuaren aurrean dagoena.