"Oraingoan, berba-kafea eta afari-merienda egingo ditugu, 10 euroren truke; eta horretarako, gugaz sukaldean arrastia pasako duten boluntarioak bilatzen gabiltza. Berbalagunak izan edo ez, su artean gustura ibiltzen bazarete, etorri gugaz", azaldu dute Egizu elkartekoek. Beraz, afari-meriendara joan gura duten denek egizugetxo@gmail.com helbide elektronikora mezua bidal dezakete. Sukaldean lagundu gura izatekotan, berriz, 619 935 541 telefono-zenbakira deitu beharko dute boluntarioek.