"Argi dago zer ezkutatzen den 'bihotza gazte' hitz jokoaren atzean: adinean gora joan arren, bihotzez oraindino ere gazte dauden bertsolarien ordua", Algortako Bertsolari Eskolak dioenez. Baina, ALBEko kideen berbetan, helburua ez da hainbeste makina bat plaza zapaldutako bertsolariei plaza gehiago ematea, "baizik eta gure eskolako eta eskualdeko gazteei etorri itzela duten beterano horiekaz ikasteko eta gozatzeko aukera ematea".
Ekitaldi hori aspaldikoa dugu, baina azken urteotan bertsosaioa gehi erromeria formula egonkortu da, eta bertsolarien izenak urtetik urtera aldatzen diren arren, azkenaldion erromeria Anjel Larrañaga bertsolari azkoitiarraren eta haren Kupela musika-taldearen esku geratu da; aurten Oxabik joko du.