"Euskalkia eta batua, etsaia edo lagun" diren argituko digu "Back to Leizarraga" (2015, Pamiela) saiakera-liburuaren egileak. Hala, 19:30ean ipini dute hitzordua; sarrera, doan. Aipatutako liburuan, gaur egungo euskal prosaren argaltasunak ikusgarri egiten ahalegindu zen Altonaga. Liburuak hausnarketarako gonbita darama bere baitan: inflexio-puntua izan gura du, euskal prosa beste begi batzuekaz irakurtzen lagun dezakeena. Bestalde, maiatzean, Altonagak jaso zuen Elhuyarren Merezimendu Saria, zientziaren dibulgazioan eta euskararen normalizazioan egindako lanarengatik.