Barikuan, hilaren 11n, hasiko dira jaiak, 17:00etan jaurtiko duten txupinagaz. Jarraian, pailazoen ikuskizuna eta kalejira egingo dituzte Txikia plazatik abiatuta. Ordubete beranduago, puzgarriak egongo dira Areneazpi kalean; pilota-partidak San Nikolas ikastolako pilotalekuan; Eskuz Esku abesbatza kantaldia, San Martin de Tours elizan.Gauean, Hexen eta Hijos de tu iglesia taldeen kontzertuak egongo dira.
Zapatuan, ostera, umeentzako jarduerak, kalejira, tiragoma-txapelketa, dantzaldiak eta bakarrizketa egongo dira. Horrez gainera, urtero legez, herri-bazkaria egongo da Iturgitxiko parkean ipiniko duten karpan; 8 euroan. Gauean, Kuenta Atras eta El Reno Renardo musika-taldeek zuzenekoa eskainiko dute, Iturgitxiko karpan bertan. Azkenengo egunean, 38. Lapikokoen Txapelketa egingo dute auzoko kaleetan, besteak beste.
Egitaraua:
Azaroak 11, barikua
- 17:00 Txupinazoa
- 17:00 Pailazoen ikuskizuna BAT BI HIRU FESTA -rekin (ikastolan)
- 18:00 Kalejira buruhandi eta txistulariekin AGURRAren eskutik (irteera Txikia
- enparantzatik)
18:00 Puzgarriak (ikastolan) - 19:00 Pilota partida (ikastolako ikasleak)
20:00 Pilota partida, eskualdeko pilotariek eskainita - (San Nikolas Ikastolako pilotalekuan, doan)
- 20:00 ESKUZ-ESKU abesbatza San Martín de Tours elizan (doan)
- 22:30 Kontzertuak Iturgitxiko karpan: HEXEN eta HIJOS DE TU IGLESIA
Azaroak 12, zapatua
- 10:30 Kalejira txistulariekin auzoan zehar AGURRAren eskutik
- 10:30 Umeentzako marrazki lehiaketa (ikastolan)
- 11:00 Puzgarriak eta aurpegia margotzeko tailerra (ikastolan)
- 11:00 Tiragoma eta igeltoka txapelketa (ikastolan)
- 13:00 Txarangak girotutako poteoa
- 15:00 Bazkari herrikoia (Iturgitxiko karpan)
- 17:00 Umeentzako marrazki lehiaketaren sari banaketa
- 18:00 Herri kirol erakustaldia (Areneazpi kalean.
- 18:00 Fandango eta arin arin -en erakustaldia (ikastolan)
- 19:00 XXVII Juanjo G. Mendibil aurreskulari txapelketa (gizonezko mailan) ikastolan
- 19:30 Txorizada herrikoia ikastolaren ondoan
- 20:30 “Nori” -ren bakarrizketa (Iturgitxiko karpan)
- 22:30 Kontzertuak Iturgitxiko karpan: Kuenta Atras eta El Reno Renardo.
Azaroak 13, domeka
- 09:30 Diana
- 10:30 XXXVIII lapikoko txapelketarako izen ematea
- 11:00 Puzgarriak (ikastola) XXXV artisautza erakusketa
- 11:00 Akroyoga tailerra eta graffiti erakustaldia (Iturgitxi parkean)
- 11:45 Dantzari taldeen bilkura Kasune kalean
- 12:00 Taldeen kalejira ikastolaraino AGURRAren eskutik
- 12:00-14:00 Lapikoko txapelketarako lapikoen aurkezpena
- 12:30 Euskal dantzen agerraldia AGURRAren eskutik (ikastolan)
- 17:00 Lapikoko txapelketaren sari banaketa
- 19:00 Umeentzako txokolatada (Areneazpin)
- 20:00 Txerriaren erreketa (Areneazpin)