Barriek 2012an hartu zuen Bizkaiko Federazioaren presidentetza, Joseba Loroño ordezkatzen. Jolasetakoak eskarmentu handia dauka kirol munduan. Tenisean, haur-mailan izan zen Bizkaiko txapeldunordea; hirugarren mailan, lurraldeko txapelduna izan zen bikoteka eta banaka; Jolasetagaz hainbat txapela jantzi ditu, beteranoen mailan, Euskal Herriko, Kantabriako eta Errioxako txapelketan eta Espainiako txapeldunordea izan da. Bestalde, futbolean jardun zuen jokalari profesional hainbat urtean, Arenas, Sondika, Sestao eta Levante klubetan. Padelean ere nabarmendu da; Bizkaiko eta Euskadiko txapelduna izan zen maila absolutuan eta Espainiakoa beteranoetan.