2016/11/18 11:30

Zurekin Getxo Euskaldunago: kartel pegada + poteoa

Zurekin Getxo Euskaldunago: kartel pegada + poteoa
Malakate plazan, Getxon, Getxo
Zurekin Getxo Euskaldunago bazkidetza kanpaina abian jarri dugu Bizarra Lepoan Euskara elkartean. Kanpaina aurrera eramateko azaroaren 18an kartel pegada + poteoa egingo dugu. Leku eta ordutegiak hauexek: 11:30ean Malakateko plazan lotuko gara. 18:00etan Algortako Baserri tabernan. 19:00etan Erromoko Gure etxea tabernan. Elkarteko bazkide, lagun eta hurbilekoak pegada poteoan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Giro euskalduna eta jatorra ziurtatuta dago!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun