Venezuelari buruzko erakusketa ikusgai, Algortako Villamonte kultur etxean

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 16a, 11:40

Egunotan "Venezuela indigena, la revolución de la conciencia" izeneko argazki erakusketa ikusgai dago Algortako Villamonte kultur etxean. Ekimena hilaren 18ra arte, barikua, egongo da indarrean. Egun horretan, gainera, bideo emanaldi bat egongo da, kultur etxean bertan, 19:30etik aurrera. Bertan, Bilboko Venezuelako kontsul-orokorra eta kontsul-ordea egongo dira, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun