Bi egunez, azaroaren 19an eta 20an, Algortako Portu Zaharrean jaialdi bat egingo da, Getxoko musika-munduan poliki-poliki indartu diren getxoztar taldeen emanaldiakaz.
Musikaz eta soinuz betetako asteburua izango da, inguruko "foodtruck"-en gastronomia ezberdinaz lagunduta (sushia, enpanadak, sandwich osasuntsuak, kalitatezko hanburgesak, itsaskia...), eta dena garagardoagaz bustita.
Hasiera Five Direction taldeak markatuko du zapatuan, 12:30ean, eta haien atzetik gainerako taldeak agertokira igoko dira, txandaka, oso musika estilo ezberdinak jotzera.
Eta ekitaldiari akabu ezin hobea emateko, domekan, arrastiko 07:30etik aurrera, jam session bat egingo da, asteburuan zehar jo duten taldeetako kide denakaz. Modu berean, euren musika-abilezia erakutsi gura duten ikus-entzuleek ere parte hartu ahalko dute.
Egitaraua:
Azaroak 19, zapatua
- 12:30 Five Direction
- 14:00 Los Buitres
- 18:30 Marban
- 20:00 The half chicken proyect
Azaroak 20, domeka
- 12:30 The old timey string band
- 14:00 Keep calm
- 18:00 Los riders
- 19:30 Jam session