Sierra ez da Papua Ginea Berriko mundialean parte hartzen duen Euskal Herritar bakarra. Beragaz, Athleticeko Maite Oroz eta Lucía García daude. Sierraren taldeak 1-0 irabazi dio Japoniari; aurrekoan 5-0 sartu zizkioten Kanadari. Lehiaren lehenengo fasea domeka honetan itxiko dute, Nigeriaren aurka.
Sierra pasa den urriaren 30ean estreinatu zen Athleticeko lehen taldean.