Eskualdeko berbaeraren gaineko lana aurkeztuko dute bihar Algortan Koldo Zuazok eta Urtzi Goitik

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 21a, 12:00

Koldo Zuazo da egileetako bat. © KOLDO ZUAZO

Martitzen honetan, azaroak 22, "Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara" liburua aurkeztuko dute Urtzi Goiti leioaztarrak eta Koldo Zuazo EHUko irakasleak, UKITXeko lagunek gonbidatuta. Ekitaldia 19:30ean izango da, Algortako Azebarri euskaltzaleen kultur topalekuan (Euskal Herria Kalea 14-16).

Aurkezpenaren ostean, galderak egiteko eta mokadutxoa hartzeko aukera egongo da, antolatzaileek aurreratu dutenez. "Euskararen ipar-mendebaldeko ertzean daude Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea; horregatik da hango hizkera berezia", liburuaren egileen ustez. Leioaztarra da Goiti, eskualde honetako hiztuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun