Lanok direla-eta, Arene kalea ere, Iparbide eta Itxe kaleen arteko zatian, zirkulazioarentzat itxi egingo da. Iparbide eta Itxeren artean dagoen Areneazpiko tartean (San Nikolas ikastola aldean) sartzeko Iturgitxi kalea hartu beharko da.
Zenbait kaletan bide-marrak pintatuko dira berriro
Bestalde, astelehenetik aurrera ere, Bide-marren Proiektuan zehaztutako lanak hasiko dira, udalerriko hainbat kaletan: Altube, Amann, Arkotxa, Trenbide etorbidea, Enrique Aresti, Illeta, Iturribide, Urduña, Portuko pasealekua eta Plentzia Hiria.
Lan horiek kale horietan izango dute eragina, bertan dauden zoladura gaineko marrak berriro pintatuko baitira, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziora egokitzeko.
Lanak tarteka egingo dira, eguraldi ona dagoenean. Beharrak egiteko ezinbestekoa izango da aparkalekuak libre uztea, eta neurri hori behar den bezala seinaleztatuko da.