Lehiaketaren txoria aurkitzeko pistak zabalduko dira Gazte Bulegoak Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetan dituen kontuen bidez (Gazte Bulegoa Getxo), hilaren 24tik 27ra. Lehenengo egunean, barikuan, hilak 24, argazkia bidaliko dutenen izena lau bider sartuko da zozketan, bigarren egunekoenak hirutan, hirugarrenekoak birritan eta azkenengoak, domekan, behin baino ez dira sartuko zozketan. Hortaz, txoria lehenago ikusiko dutenek aukera gehiago izango dute zozketa irabazteko.
Sari bi izango dira, bata Algortako txoriaren argazkia bidaliko dutenentzat, eta bestea, Areeta eta Itzubaltzetakoa bidaliko dutenentzat. Sarien banaketa San Nikolas plazan izango da, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. Saria iPad eta Play Station bana izango da.