Lehenengo borrokaldian, Ilargi Garcíak mendean hartu zuen Maria Aviñoa katalana, 11.0eko emaitza lortuta. Finalerdietan, Andrea García madrildarra izan zuen aurkari eta lehia horretan ere nagusitu zen, 2.1eko emaitza estuari esker. Azkenik, merezimendu osoz irabazi zion Noemi Alba katalanari torneoaren finalean, 11.4. Taekwondolari getxoztarra prestatzen dabil daborduko Espainiako taldekako txapelketarako eta Euskadiko eta Espainiako banakako txapelketei begira.