Jone Uria da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalista

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 21a, 11:10

Jone Uria, pasa den zapatuko saioan. © BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Markina-Xemeingo finalaurrekoa irabazi zuen Jone Uria Albizuri bertsolari algortarrak pasa den zapatuan; hala, abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; Markina-Xemeingo "unibertsitateko" frontoia ia 700 bertsozalez bete zen lehenengo finalaurrekoan.

Amaia Ugalde Begoña gai-emaileak agindutako ariketa denak egin ostean, Jone Uriak lortu zuen puntu gehien batzea, 514,5 puntu. Hala, abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela ziurtatu du algortarrak. Besteak puntuazioen zain geratuko dira.

Hurrengo aste-akabuan, Basaurin jokatuko da finalaurrekoa, Artunduaga kiroldegian, 17:30ean. Bertan abestuko du Imanol Uria Albizuri ALBEren bigarren ordezkaria finalaurrekoetan. Beragaz batera, lehiatuko dira Aitor Bizkarra Ruiz, Beñat Ugartetxea Ostolaza, Joseba Artza Zubillaga, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Halere, finalistak erabakitzeko saioa Larrabetzuko udal frontoian egingo da, abenduaren 3an, 17:30ean. Bertan kantatuko dute Ander Elortegi Garatea, Etxahun Lekue Etxebarria, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Julen Erezuma Arzanegi, Mikel Goiriena Larrazabal eta Miren Amuriza Plaza bertsolariek.

Sarreren salmenta

Txapelketako saioetarako sarrerak erosteko bide desberdinak daude. Alde batetik, Bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke; finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak salgai daude. Beste alde batetik, saioko egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak 16:00etan zabalduko dira.

Umeen gunea

Markinan egin legez, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren datozen finalaurrekoetan eta finalean ere gela bat egokituko du elkarteak saioak irauten duen bitartean umeek bertan egoteko aukera eduki dezaten; hezitzaileak egongo dira eurekin batera. Zerbitzua doakoa da, baina ahal dela, aurretiaz izena ematea gomendatzen da. Horretarako deitu daiteke 638 20 75 33 telefonora edo idatzi bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus helbidera. Argibide gehiago gura izanez gero ere, deitu edo idazteko proposatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Dena dela, saioetan bertan emango dira argibide guztiak.

Markina-Xemeingo finalaurrekoaren sailkapena

  • Jone Uria Albizuri, 514,5 puntu
  • Nerea Ibarzabal Salegi, 482
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas', 478,5
  • Oihana Bartra Arenas, 476
  • Txaber Altube Sarrionandia, 450,5
  • Joseba Barandiaran Andueza, 396,5

Behin-behineko sailkapen orokorra

Finalerako zuzenenak sailkatutakoak

  • Jone Uria Albizuri, Markina-Xemeingo finalaurrekoaren irabazlea
  • Basauriko finalaurrekoaren irabazlea
  • Larrabetzuko finalaurrekoaren irabazlea

Finalerako behin-behinean puntuz sailkatutakoak

  • Nerea Ibarzabal Salegi, 482
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas', 478,5
  • Oihana Bartra Arenas, 476
  • Txaber Altube Sarrionandia, 450,5
  • Joseba Barandiaran Andueza, 396,5

Oraindino abestu ez dutenak

  • Imanol Uria Albizuri
  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Beñat Ugartetxea Ostolaza
  • Joseba Artza Zubillaga
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa
  • Ander Elortegi Garatea
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Mikel Goiriena Larrazabal
  • Miren Amuriza Plaza
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun