Euskal Herriko Surf Federazioak jakinarazi duenez, domekan "Orruako olatua baldintza perfektuetan apurtu" zuen, Garazi Sanchezen eta Hodei Collazoren onerako, gizonezko eta emakumezko kategoriak irabazi baitzituzten. Jatyr Berasaluce eta Sara Urresti sopeloztarrak hirugarren eta laugarren geratu ziren, hurrenez hurren.
Euskal Surf Zirkuituko laugarren eta azken proba Mundakan izango da, abenduan.
Getariako emakumezkoen sailkapena
- Garazi Sanchez
- Ariane Ochoa
- Ainara Aymat
- Sara Urresti
Getariako gizonezkoen sailkapena
- Hodei Collazo
- Imanol Yeregi
- Jatyr Berasaluce
- Kalani Da Silva