Getxoztar bi Munduko Raid Txapelketako podiumean

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 22a, 09:30

Laukotea helmugan. © COLUMBIA VIDARAID

Urtzi Iglesias eta Jon Ander Arambalza getxoztarrak hirugarren tokian sailkatu ziren Munduko Raid Txapelketan; Australian egin zen, pasa den azaroaren 10etik 14ra. Eurekaz batera Bárbara Bomfim eta Marco Aselem kirolari brasildarrak lehiatu ziren Columbia Vidaraid taldean.

Laukotearen denbora 99 ordu eta lau minutukoa izan zen, Seagate talde txapeldunak egin zuena baino lau minutu gehiago. Urtzi Iglesiasen eta Jon Ander Arambalzaren taldearen aurretik Adventure Medical Kits helmugaratu zen, minutu bat eta 51 segundoko abantailagaz. Laugarren sailkatua Painted Wolf taldea izan zen, Columbia Vidaraid taldea baino minutu bat eta 21 segundo gehiago eginda.

Getxoztarrek osatutako taldeak postu asko aurreratu zuen lehen jardunaldian, iluntzean lehiatutako bizikletako proban, bigarren jartzeraino eta Seagate taldeagaz lehen tokian ia-ia berdinduta.

Basamortutik 45 kilometroko ibilbidea betetzeko oinezko proban, Columbia Vidaraid taldeak eutsi egin zion  bigarren postuari, Segate liderraren sano hurbil; baina, 70 kilometroko bizikleta-proban, bigarren egunaren iluntzean, postu bat galdu egin zuen eta hirugarren lekura jaitsi zen. Azkenean, kayakeko proban lehiatzen 20 ordu baino gehiago eman ondoren, Columbia Vidaraid taldea hirugarren postua mantendu zuen eta helmugan podiuma zapaldu azal izan zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun