Beraz, abantaila horregaz zelairatuko da Pla eta Jaurenaren taldea. Gainera, Sei Nazioen Torneoko selekzio hori mendean har dezaketela erakutsi dute daborduko. Glasgowen, Plak zein Jaurenak jokatu zuten. Selekzioan parte hartzen ohi duen Carmén Pérez Getxo Rugby Taldeko beste jokalaria deialditik kanpo geratu zen. Kanporaketa irabaztekotan, Espainiako selekzioa 2017ko Munduko Txapelketarako hamargarren sailkatua izango litzateke. Ingalaterra (egungo txapelduna), Kanada, Frantzia, Irlanda, Zeelanda Berria, AEB eta Australia zuzenean sailkatu ziren 2014ko Frantziako Munduko Kopan zazpi selekziorik onenak izan zirelako. Galesek eta Italiak, ostera, beren lekuak gordeta dituzte, 2015 eta 2016 urteetako Sei Nazioen Torneoetan lortutako emaitzen ondorioz. Espainiako selekzioak Munduko Errugbi Koparako sailkatzeko aukera izan du pasa den urrian Europako Txapelketa irabazi zuelako.
Hala, zapatuan irabaziz gero, Getxo Rugby taldeko jokalariek aukera izango lukete mundu-mailako txapelketan lehiatzeko; 2017ko abuztuaren 9tik 26ra izango da Munduko Kopa. B taldean egongo lirateke getxoztarrak, Ingalaterra, AEB eta Italiagaz.