Ura moztuko dute Fadurako hainbat kirol instalaziotan, eguenean

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 29a, 11:59

ANTONIO FONCUBIERTA

Ur-etetea izango da eguen honetan, abenduak 1, Getxo Kirolak udal erakundeak Faduran dituen zenbait kirol gunetan. Horren arrazoia dira Fadurako zubi berria zeharkatzen duen hornidura-hoditeria lotzeko lanak.

Getxoko Udalak iragarri duenez, ez da urik izango frontoietan, 09:00etatik 16:00ak arte, ezta kiroldegian eta Errendimendu Handiko Zentroan ere, 14:00etatik 15:00ak arte.

Udalak barkamena eskatu du ur-etete horrek eragin ditzakeen eragozpenengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun