Atxiloketa 07:45ak aldera egin zuten Algortan, prebentziozko kontrol batean. Agenteek ausazkoan ibilgailu bat gelditzea agindu zuten eta gidariari alkoholemia-proba egin zioten. Horretan, 36 urteko gizonezkoak, 0,70mg/l-ko emaitza eman zuen, onartutakoa baino hiru aldiz handiagoa, iturriek zabaldu dutenez. Hori dela-eta, atxilo eraman zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egitearen akusaziopean.
Halaber, aipatutako kontrolean, beste pertsona bati salaketa administratiboa jarri zioten baimendutako alkoholemia-tasa gainditzeagatik.