Informazio iturri beraren arabera, erasoa atzo, martitzenean, jazo zen, goizeko 08:00ak aldera. Azaldu dutenez, emakume batek eman zion abisua Ertzaintzari, hutsik zegoen etxebizitza batetik oihuak entzun zituelako, laguntza eske.
Polizia autonomikoaren patruila bat bertaratu zen eta gizonezko bi atzeman zituen; horietako batek, ustezko erasotzaileak, eskuak eta arropa odolez zikinduta zituen, ertzainen arabera. Besteak, berriz, mozketa bat zuen aurpegian, odol ugari zeriola.
Anbulantzia bat bertaratu behar izan zen, erasotutako gizonezkoa artatu eta Gurutzetara eramateko. Bestalde, poliziak 31 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuen, lesio-delitua egotzita.