Hiru artistaren lanak erakutsiko dira, horien artean, Algortako Portu Zaharrean bizi izandako Laurita Silesena; haregaz batera aukeratu dituzte Leire Urbeltzen eta David Hornbacken lanak ere bai.
Aurten Deserriratuen bidaia izenburua ipini diote erakusketari: “jendeari helmuga barik ihes egitearen inguruko gogoeta eginaraztea da asmoa”, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saileko arduradunen arabera, “horixe da-eta Europako mugetan pilatuta dauden errefuxiatuen egoera”. Ohi legez, arte garaikidearen hainbat diziplinatara hurreratuko gaitu Bostekok: paper gaineko collagea, bideoak eta argazkiak erabili dituzte egileek.
Ordutegia: eguazten eta bariku bitartean, 11:00-13:00 eta 17:00-20:00; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-21:00; eta domeketan, 12:00-14:00. Abenduaren 24an, berriz, goizez itxita egongo da, baita 25ean ere, egun osoan.