Hori-beltzek Espainiako selekzioagaz jokatu zuten pasa den zapatuan, Madrilen, Eskoziaren aurka; 15-10 irabazi zuten, bost puntuko aldeagaz, joaneko partidan legez. Glasgow hirian izandako deman, 5-10 izan zen emaitza, han ere Espainiaren alde. Kanporaketa horretan jokatu ez duen arren, Carmen Pérez Getxo Rugby Taldeko jokalaria ere egon da jokatzen beste norgehiagoketan Espainiako selekzioagaz.
Hala, Getxo Rugby taldeko jokalariek aukera izango dute mundu-mailako txapelketan lehiatzeko; 2017ko abuztuaren 9tik 26ra izango da Munduko Kopa. B taldean egongo lirateke getxoztarrak, Ingalaterra, AEB eta Italiagaz.